2012-05-17

BERANT ERDI AROA : BURGESIA




Kaixo, badakizuenez hau da burgesia. Hemen bere negozioa zuten merkatariek eta eskulangileek.
Ez ziren jaun feudalen basailu. Lanbide bereko pertsonak gremioetan edo lanbide-elkarteetan elkartzen ziren :
ehuleak, igeltseroak, zapatariak, eta abar. Gremio bakoitzak kale berean edo hiriko auzo berean izan ohi zituen lantegiak.

Hirietan feriak eta azokak egiten zituzten, animaliak eta nekazarien eta eskulangileen ekoizpenak salerosteko. Merkataritza -jarduerak bizitasun handia ematen zion ekonomiari.

Denborarekin, urrutiko itsas merkataritzak garrantzi handia hartu zuen. Mediterraneoko hiri batzuek hala nola : ( Venezia,  Genova, Bartzelona, eta Marseilla) itsas merkataritzan parte hartu zuten Ekialde Hurbileko
hiriekin salgaiak trukatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario